Betazalak

Presentación

« Sin párpados no hay mirada. Sería mortal tener que observar el mundo continuamente. Betazalak (los párpados), además de permitir un descanso, limpia la mirada y cambia su naturaleza. Asimismo, a veces apegado a sus raíces y otras pidiendo dignidad al cielo, Xabi San Sebastián tiene una intención distinta en cada parpadeo. »

El nuevo disco de Xabi San Sebastián incluye diez temas, siguiendo la tradición de los cantautores folk. Podemos escuchar ecos de compositores irlandeses y escoceses, así como de Estados Unidos, todo ello desde la perspectiva de la escritura vasca. No sólo en las melodías, las letras de Beñat Gaztelumendi, Iñigo Astiz, Harkaitz Cano y Xabi nos ofrecen una visión poética y política de su entorno y su intimidad. Voces y textos en el centro. Voces y textos en el centro. Músicos únicos alrededor:

Karlos Arancegui: Bateria
Nando Neira: Contrabajo y bajo
Quico Pugès: violoncelo
Arkaitz Miner: violín
Satxa Soriazu: teclados
Pello Gorrotxategi: acordeón
Nahia Valle: feat. Voz en la canción « Konpai »
Xabi San Sebastian: voz, guitarras, ukelele

Estudio de grabación: Lezoti estudioa
Tomas de sonido y ediciones: Matthieu Haramboure

Mezcla y masterización: Mikel F. Krutzaga

Selon Harkaitz Cano :

“Kantuak daude eta destilatutako kantuak daude. Presaren eta istantearen emaitza direnak eta tantaketa luzearen emaitza. Bigarren taldean kokatuko nituzke disko honetakoak, tentuz eta tantoz tanto egindako lanaren fruitua baita Betazalak. Ez dago bolbora asmatu beharrik: bolbora zein bolbora-asmatzailea, bietarik bada lehendik ere sobera. Munduko triskantzak, kezka sozialak, zauriak ixteko ezgaitasuna eta ihesi doazen egunen markak kantuetan sartu eta etsipenaren ertzetan printza argitsuak topatzen saiatzen den artistari, nire miresmena.

Egun batu daitezkeen kiderik sendoenak bildu ditu San Sebastianek grabazioan: Pugès, Miner, Soriazu, Neira eta Aranzegik trebeki ehundu dute herriko plazatik errepideetako argietara doan bidea, harlauza horien gainean kantariak bere aztikeriak irrista ditzan. Aztikeria zaharrak eta berriak, dena esan behar bada, Lete eta Laboarengandik ikasitakoez harago—ez baitira gutxi—, tradizioarekiko leial eta estridentziarik gabe baitator oraingoan ere. Koska bat estutuz, hori bai, hari-konponketa finen ñabardurak lagun, ardatz akustikoari uko egin gabe eta americana kutsuko gitarrei ere leku eginez, inoiz baino ausartago eta jostalariago, omenalditik salaketara doan bidea bere ahots beti sinesgarri eta biribilarekin hauspotuz, tarteka hanka puntetan eta liriko, tarteka garratz; noiz plazagizon koblakari, noiz samur eta barnerakoi. Entzun kantuaren amaieran egiten dituen belusezko uluei Coldplayko Chris Martinen kutsua hartu diegu, pentsa.

Kantu postpandemikotzat jo daitekeen batekin zabaltzen da diskoa eta itxaropenari deituz amaitzen. Lerro etenak, autoan edonork entzun nahiko lukeen doinu aparta da. Umore gaiztoa eta esan-indar handiko kantaera ironikoa darabiltza San Sebastianek Gure zerriak abestian. Konpai hirutrukutarrak berriz —Nahia Valleren ahotsaz eta Pello Gorrotxategiren eskusoinuaz lagundurik—, dena eman ondoren zerbait geratzen ote den galdetzen digu… Ezagun du kantariak ere dena eman duela: kantu bakoitza puntada bat, orain desjositako gizarte bati, gero norbere mundu intimoari berari.

Betazalik gabe ez da begiradarik. Hilgarria litzateke finko begiratu beharra munduari beti. Betazalak, atseden emateaz gain, garbitu egiten du begirada eta soaren izaera aldatu. Halaxe, tarteka erroetara loturik eta zeruari duintasun eske hurrena, kliska bakoitzean asmo ezberdin bat du ituan Xabi San Sebastianek ere.

Diotenez, bizi izandakoa itzali-piztu batean ikusten dugu heriotzaren unean. Batek daki. Bien bitartean, zein ederrak, abesti bakoitzarekin betazal itxi-ireki bana egitea ahalmentzen duten lege zaharreko disko berriok.”

Harkaitz Cano (Noviembre del 2023)

el video

Música

su tienda

su pagina web