Otazu blues
Aurkezpena
Belarrik, Mixel Ducau musikariaren AlbøSax izeneko proiektu berriaren “Otazu blues” lehen diskoa plazer haundiz aurkezten dizu!
Mixelen iritziz:
“ALBØSAX, lau albokari, lau saxofoiljole eta eritmika sekzio baten ezohiko ezkontza da. Alboka, Euskal herriko tresna horrekin maitemindu nintzen! Saxofoi laukote batekin uztartuz, « Big band » bezalako orkestrazioarekin, talde handi bat egitea pentsatu dut. Emaitza da soinu bat zeharo originala, paregabea. Musika tradizionala estilo ezberdin batzuekin nahasiz, albokak entzuen dira testuinguru berri, aberats eta bikain batean! Urrats bat gehiago gure tresna txiki maitearentzat”.
Disko hori irudikatzeko, Gorka Urra-k errealizatutako Albobanako izeneko bideoklip berria ezagutzera gonbidatzen zaitugu!
“Euskal label diskografikoaren aldeko laguntza”