t'mAmAztAng``t

Biografia

· Mirentxu Aguerre (Elaudi, Mairu Dantza…): ahotsa eta panderoa
· Marie Hirigoyen Bidart (Milanka, Elaudi, Ufakan…): ahotsa eta flauta
· Pantxix Bidart (Elaudi, Borroka, Bibi, Elebi, Bidart/Thérain, Mister Saguak, Txingoma II…): ahotsa eta gitarra
· Paxkal Indo (Bizkarrezurra, Txakun, Ildo, Kalakan…): ahotsa eta perkuzioak

Taldea trio formatoan abiatu zen 2014an Mirentxu Aguerre, Marie Hirigoyen Bidart eta Pantxix Bidartekin eta bere lehen diska « Gure etxen badira » (ZTK Diskak) forma horretan grabatu zuen, zonbeit kontzertu eman ondoan. Lan hori Marie Hirigoyenen euskal kantagintzari buruzko tesiaren ondorioa izan zen. Pantxixekin deliberatu zuten tesia denboran entzundako euskal artxiboekin errepertorio baten muntatzea eta kantuari bere joko eta desafio forma berriz emaitea.

Diska aurkeztu ondotik, Paxkal Indo taldean sartu zen kantari eta perkusio jole gisa. Taldea Euskal Herriko hainbat herritan ibili da kontzertu emaiten, baita ere Euskal Herritik kanpo eta batez ere Okzitanian (orotarat hogoi bat kontzertu urtean).

2017an taldeak bere errepertorioaren forma elektriko bat bultzatu nahi izan zuen eta horretarako Baionako Zizpa gaztetxeak egin gomitaz baliatu, gomita bereziak taldeari gehitzeko. Honen ondorioz, hamarkoteak « Distorsioen munduan » diska grabatu zuen 2018an Angeluko Amanita estudioan eta hamar bat kontzertu arrakastatsu eman Euskal Herrian gaindi formazio elektriko horrekin.

Taldearen xedea Iparraldeko rock eszenako musikari batzu (Paxkal Irigoien, Jurgi Ekiza, Allande Etxeberri, Sébastien Desgrans) kantagintza munduko batzuekin uztartzea zen (BBAX, Xendarineko ahizpak). Oihartzun handiko proiektu efemero horrek bi urtez iraun du.

Geroztik, BBAX bere laukote formarat itzuli eta lan polifoniko baten egiterat abiatu da, molde akustikoan, eta ahots hutsez. Allande Oihenart xiberotarraren XVII. Mendeko poemak hartu ditu taldeak lan polifoniko horren oinarritzat. Helburua hogoita bi olerkien musikatzea litzateke, diska liburu baten aurkezteko asmoz.

Anartean, BBAX bere hirugarren diskoarekin datorkigu, ahots hutsez, Oihenarten texto eta euskal kantutegiko kantuak nahasirik. Hamaika kantuz osaturiko diskoa Isturitzeko harpeetan grabatu zuen taldeak 2019ko azken egunetan. Euskal herriko koloreetaz baita ere okzitandar edo korzikako polifonien eraginez osatuak dira, harmonia eta disonantzia helburu, mundu eder bezain ero hunen ispillu.

Diskoa 2020ko udaren bukaeran aurkeztu ondoan, taldea herriz herri eta etxez etxe ibiliko da, formatu akustiko ezin xumeagoan bere polifonia errepertorio horren aurkezteko… ahots hutsez.

“Euskal label diskografikoaren aldeko laguntza”

Bideoklipak

Musika

Talearen denda:

Taldearen webgunea: