Petar Klanac & ensemble 0
Pozgarria da
Aurkezpena
Bere hogeita hamargarren urtebetetzea ospatzeko, Euskal Kultur Erakundeak, Scène nationale du Sud-Aquitain-ekin bat egin du, hogeita hamar urtez Euskal Herrian bizi den konpositore bati lan manatu hori eskatzeko. Petar Klanac-en Pozgarria da izeneko konposizio berriak, Ensemble 0-k estreinaldi mundiala gisa aurkeztua, ahots bakarlari, organo elektroniko, sol-eko flauta, itsas tronpeta, rebec, “chifonie” eta gamelan salundingerako idatziada. Bitoriano Gandiagaren poemetan inspiratutako musikaren izaera oso sinple eta eskuzabala berresten du, entzulea gogoeta hunkigarri batera eramaten duena.
Musikariak
Fanny Chatelain, ahotsa
Julia Gallego Ronda, flautak
Philippe Daoulas, rebec eta nyckelharpa
Agnès Houlez, organoa
Melaine Dalibert, organoa
Denis Chouillet, organoa
Jozef Dumoulin, organoa
Stéphane Garin, gamelan salunding, zanfona eta itsas tronpeta
Mark Lockett, gamelan salunding
Julien Garin, perkusioak
Organo zatiak Modartt Organteq modeloko organoetan joak dira.
«Pozgarria da, euskal herri eta gure hizkuntzaren pertsonai historiko eta garrantzitsua den Aita Bitoriano Gandiagaren lau olerki musikatzen ditu.
Poema hauen sinpletasuna eta sakontasuna gustatzen zaizkit bereziki.
Esker ona, lurra, heriotza eta poza gaiak jorratzen dituzte.
Esker ona: bizirik gaudela jakitea zoragarria dela aitortuz.
Lurra: herrialdeko lurra, arbasoen lurra, ama lurra.
Heriotza: dena pasatzen da, egun, gau, gu ere, pasatzen gira.
Poza: bizitzaren grazia, bizi poza, izaki bizidun oro alai izateko nahia.
Haurtzaroko zerbait bada ere musikan, batez ere bigarren zatian, “Maite dut bizitza” izenekoan, bere doinu ttipiaren errepika ugarriarekin.
Keinu bera, istorio bera, irri joko edo jolas bat errepikatzean (batzuetan etenik gabe), plazerra hartzen duen haurraren poz sinple eta bizia da.
P. K.
“Euskal diskoetxe aldeko laguntza”